ZURE POSTALA SEVILLARA DATOR

Bidali zure mezua taldearentzat!

Oraindik 18 egun falta dira Kopako finalerako, baina zale txuri-urdinak giroan sartzen doaz. Horren erakusgarri dira apirilaren 3ko partidaren atarian taldea Sevillara eramateko jasotzen ari den mezu ugariak.

Duela bi aste Realeko bazkideek Asier Illarramendiren gutuna jaso zuten. Gutun horrekin batera, postal bat bidali genuen, futbolariei animo mezu bat idazteko. Ordutik aurrera, erantzun jarioa etengabea izan da.

Era guztietako mezuak iristen ari dira. Puertollanoren lekukoak, Gijonen edo Zaragozan izan ziren zaleak, finalik bizi izan ez duten gazteak, baita beraien lehen poz handi txuri urdina ospatu nahi duten txikiak ere.

Bidali zure mezua martxoaren 26a baino lehen

Postal bakoitzean jasotzen den bezala, zure mezua bidaltzeko hainbat modu dituzu. Alde batetik, postala Gipuzkoako edozein BM supermerkatutan utzi ahal izango duzu, gure babeslearen laguntzari esker, baita klubeko dendetan eta bulegoan ere.

Bestalde, postal horren argazki bat atera eta posta elektronikora ([email protected])  edo ‘Gurekin’ whatsapp-era (747426022) bidali dezakezu. Garrantzitsuena, sentitzen duzuna idaztea eta taldeari zure energia eta ilusioa helaraztea da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!