Leioa – Sanse (ostirala, 19:00)

Bide berdinetik jarraitzera

Vídeo

Sansek azken jardunaldietako bolada onarekin jarraitu nahi du eta garaipen berri bat lortu Leioaren aurka. Txuri-urdinek, Aitor Zulaikak zuzenduta, ez dute arreta galdu nahi distrazioetan eta denboraldi ona borobiltzea dute helburu. Eguraldia eta zelaia ez dute lagun izango,  baina gipuzkoarrek erakutsi dute denboraldi honetan une zailetan berrindartzeko kapazak direla.

Lehia ez da erraza izango, Leioak bigarren itzuli eder bat betetzen ari baita. Bizkaitarrek bi porrot besterik ez dituzte jasan jokatutako hamaika jardunaldietan, azkena aurreko asteburuan Bilbao Athleticen aurka, eta hamargarren sailkatuak dira. 

Deialdia honakoa da: Garrancho, Zubiaurre, Alex Sola, Ahien Muñoz, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Gorostidi, Sanz, Guevara, Muguruza, Sáenz, Capilla, Olaizola, Calvillo, Dávila, Arrieta eta Celorrio. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Luca Sangalli eta Martin Merquelanz.

Partida hurrengo estekan jarraitu ahal izango da:

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!