FC BADALONA WOMEN - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 12:00)

Bide beretik jarraitu

Larunbat honetan, irailaren 20an, Liga F Moeveko bosgarren jardunaldia jokatuko du Realak, eta FC Levante Badalona Women izango du aurkari Estadi Futbol Salou Sports Center-en, 12:00etan.

Txuri-urdinak une gozoan iritsiko dira hitzordura. Aurreko jardunaldian Levante UD mendean hartu zuten Zubietan, eta garaipen horri esker sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira, 12 puntutik 10 eskuratuta lehen lau partidetan. Arturo Ruizen jokalariek hasiera sendoa izan dute, eta dinamika horri jarraipena ematea izango dute helburu etxetik kanpo.

Ez da, ordea, aurkari erraza izango. Levante Badalona Women taldeak oraindik ez du golik jaso denboraldi honetan, eta horrek atzean duten sendotasuna erakusten du. Realak bere bertsiorik onena eskaini beharko du aurkariari kalte egiteko eta garaipen berri bat gehitzeko.


BIGARREN TALDEA

Bestalde, Aitor Resenderen taldeak konfiantza dosi garrantzitsua eskuratu zuen aurreko jardunaldian, denboraldiko lehen garaipena lortu baitzuten. Orain, igandean, irailaren 21ean, Zubietara itzuliko dira Atlético Villalonga izango dutelarik aurkari 12:00etan hasiko den neurketan.Txuri-urdinek argi dute helburua: aurreko garaipenari jarraipena eman, bigarren garaipena kateatu eta denboraldiko hasiera sendoa berretsi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!