Sanse - Real Racing Club (Igandea, 16:30)

Bidea berreskuratzea helburu

Sansek etxean hasiko du urtea Real Racing Cluben aurka 8. jardunaldiko partida berreskuratzeko, norgehiagoka hau Kantabriako taldean emandako COVID-19ren kasu positibo batengatik atzeratua izan ondoren. Txuri urdinek hainbat jardunaldi kateatu dituzte garaipenaren berri izan gabe eta dinamikari buelta eman nahi diote. Santanderreko taldea, arerio gogorra, asmo berarekin dator Zubietara. Lehia berezia zentzu askotan. Gureek urteko lehen garaipena bilatuko dute denboraldian zehar erakutsitako joko onaz baliatuz. Zirraragarria. Partida Real Sociedad TVren eta Footersen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Aupa Sanse!


* Partida ateak itxita jokatuko da, instalazioak jendearentzat mugatuta baitaude.

REAL C - SESTAO RIVER (IGANDEA, 11:30)

Gure hirugarren taldeak urteko lehen garaipena bilatuko du Zubietan Sestao Riverren aurka. Makineria martxa onean dute. 6 jardunaldi jarraian porrotaren berri izan gabe. Bigarren postuan daude eta igandean plazan mantentzeko asmoarekin aterako dira zelaira. Kategoriazko hasiera 2021ari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!