Irabazitako Liga baten denboraldia ez da inoz ahazten. Gutxiago klubaren lehen txapelketa izanik. Liga irabazteko partida garrantzitsuak ez dira ahazten ezta ere. Txuri-urdinek, duela 36 urte, 3-1 mendean hartu zuten Real Madrid Atotxan. Neurketaren garrantzia ikaragarria zen. Gipuzkoarrak jakinean zeuden eta ez zuten bi puntuak lortzeko aukera alferrik galdu. Lehen hamar minutuetan abaintaila lortu zuten. Diegok Olaizolaren pasea aprobetxatuz arerioaren atezaina gainditu zuen. Hala ere, ordu laurdena igaro ondoren Garcia Hernandezek partida berdindu zuen falta jaurtiketa baten bidez. Nork esan zuen erraza izango zela? Inork ez. Reala ez zen izutuko berdinketa jasan arren. Eta ez zuen egin. Bigarren zatian abaintila lortu zuen berriro ere Alonsoren burukada batekin. Hamar minutu ondoren Alonso berak garaipena berretsi zuen Zamorarekin batera egindako jokaldi baten bidez. Hogei minutu falta ziren eta bi puntuak berretsita zeuden. Garaipena oso garrantzitsua izan zen klubaren lehen Liga lortu ahal izateko. Partida ahaztezina izan zen. 'Gogoratzeko golak' sailean oroitzen dugu.
Bestalde, duela hiru urte Realak 1-0 gainditu zuen RCD Espanyol Sergio Canalesen gol batekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin