Sanseren 2018ko lehen partidak hasiera emango dio Bigarren B Mailako bigarren itzuliari. Txuri-urdinek lehen itzuli bikaina egin dute eta dinamika horrekin jarraitu nahi dute. Baloi jabetzan oinarritutako jokoarekin, Imanol Alguacilen mutilak bosgarren dira sailkapenean 32 punturekin.
Izarra izango da urte berriko lehen arerioa. Nafarrak jaitsiera postuak urruti mantentzeko helburuarekin iritsiko dira Zubietara larunbatean 16:00tan. Jose Luis Orbegozon jokatutako azken neurketa Peña Sporten aurka, ezin izan zuten berdinketatik pasa, eredu bezala balio izan beharko die txuri-urdinei tentsioa mantentzeko. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB 1en eskutik. Deialdia bihar ezagutuko da partida aurretik. Pablo Sisniega, Ander Gorostidi eta Martin Merquelanz baja medikoak dira.
Real Sociedad C – Cultural de Durango (igandea, 17:00)
Real Sociedad C – Cultural de Durango (igandea, 17:00)
Bigarren itzuliaren hasiera ere gure hirugarren taldearentzat. Reala C-k Cultural de Durango hartuko du Zubietako z7an, igandea 17:00. Txuri-urdinek lehen itzuli handia egin dute eta hirugarren sailkatuak izatea eraman dien joko dinamikarekin jarraitzea dute helburu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin