Realeko emakumezkoen taldeak Valentzian jokatuko du larunbat goizean bigarren itzuliko lehen partida (larunbata, 10:45). Txuri-urdinek atzean utzi nahi dute aurreko jardunaldiko porrota euskal derbian eta sentsazio onak berreskuratzea dute helburu Liga Iberdrolako talde potolo baten etxean, Valencia CF-enean hain zuzen.
Taldeak, nahiz eta irudi onena ez erakutsi, emaitza bolada bikaina bizirik mantentzetik gertu egon zen Lezaman, lau garaipen eta hiru berdinketa derbia arte. Garaipen batekin hastea bigarren itzulia garrantzitsua izango da hurrengo jardunaldietan lidertzan dauden FC Barcelona eta Atletico de Madriden aurka jokatuko duen taldearentzat. Neurketa beIN LaLigan ikusi ahal izango da.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Beristain, Zornoza, Leyre F., N. Eizagirre, Manu, Michi eta Nahikari. Itxaso Uriarte baja medikoa da eta Titay Calvo baja da erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin