Gaur arratsaldeko seiretatik aurrera hasiko da Monakon Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketa. Reala 4. Ontzian sartuko da, atzoko playoffetako partiden emaitzen ondoren. Realak ligaxkan dituen aurkariak lehen hiru ontzietatik aterako dira.Lau ontziak honako klub hauek osatuko dituzte:
300 zalek baino gehiagok jarraituko dute zuzenean gure Fan Zonen
Gure Fan Zoneko gaurko deialdia arrakastatsua izan zen. Ordubetean izena eman zen fitxaketa berriekin eta, ondoren, zozketa zuzenean jarraitzeko Gastroguneko pantailatik, Keler Espazioan.
Izena eman dutenei aldez aurretik joatea gomendatzen diegu, sinadura-ekitaldian azken orduko pilaketak saihesteko eta ezusteko gehiagorako tartea izateko.
Izan ere, sinadura-ekitaldia amaitutakoan, Txurdin ere bertan izango da, eta bertaratutako guztiak gonbidatuko ditugu Gastrogune eremura, Champions League-rekin lotutako hainbat jokotan parte hartzera.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin