Sansek hutsean berdindu du Burgosen aurka gaur arratsaldean Anoetan jokatutako neurketan. Norgehiagoka parekatua eta aukera gutxikoa izan da eta inork ez du garaipena merezi izan. Puntuak lasai arnasten uzten ez dien arren, helburura gehiago hurbiltzen ditu txuri-urdinak.
Lehen zatiak aukera gutxi izan ditu. Donostiarrek ondo kontrolatu dute baloia zelai erdian, nahiz eta azken metroetan arriskua sortzea falta izan zaien. Kanpokoak ondo kokatuta egotera eta kontraerasoren baten zain egotera mugatu dira. Fer Niñok, ekintza bakan batean, gertu izan du gola, baina Beitiak baloia marra gainetik atera du azken unean.
Bigarren zatiaren hasieran etxekoek oso aukera ona izan dute. Ezkerretik egindako erdiraketa buruz errematatu du Carrerak eta Cantero atezainak geldiketa izugarria egin behar izan du. Gaztelarrek ere, Curroren burukada batean, gola gertu izan dute. Mikel Rodriguezen ekintza baten ostean, Carrerak beste aukera izugarri bat izan du, baina jaurtiketa gora joan zaio.
Berdinketa markagailuan eta puntu bat gehiago gipuzkoarrentzat. Bost partida geratzen dira bukatzeko eta Bigarren Mailan mantentzeko borrokak pil-pilean jarraitzen du. Hurrengo partida hitzordu garrantzitsua izango da. Donostiarrek Huescaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap), Kita, Balda (Agote, min.91), Carbonell, Aguirre (G. Gorosabel, min.69), M. Rodríguez, Astiazaran (Díaz, min.83), Ochieng (Marchal, min.70) eta Carrera (Mariezkurrena, min.83).
Burgos CF: Cantero, Buñuel, Sergio, Grego, Miguel, Morante (Galdames, min.73), Atienza (cap), David (Mollejo, min.46), Córdoba, Curro (Appin, min.73) eta Niño.
Epailea: Manuel Jesús Orellana.Txartel horia atera die etxeko Aguirre, M. Rodríguez, Carbonell eta G. Gorosabeli eta kanpoko Córdoba eta Galdamesi.
Ikusle kopurua: 4.763 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin