SPV COMPLUTENSE 2-1 REAL SOCIEDAD

Bihar erabakiko da

Gure belar hockeyeko taldeak bi eta bat galdu du SPV Complutenseren aurka final laurdenetako lehenengo neurketan. Txuri-urdinak ondo aritu dira lehenengo zatian eta amaitzeko minutu gutxi falta zirenean gola sartzea lortu dute. Maider Altuna izan da protagonista eta horrela aldageletara markagailuan abantailarekin joan dira.

Etxekoek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian. Jorge Perezen neskek, bere aldetik, sufritzen jakin dute baina azkeneko minutuetan madrildarrek buelta eman diote emaitzari. Partida bukatzeko bost minutu falta zirenean berdinketa iritsi da eta ia azkeneko minutuan bigarren gola lortu dute. Markagailu honekin, gipuzkoarrak garaipenaren bila aterako dira bihar 13:00ean Final Fourrera sailkatzeko helburuarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!