LALIGAKO ZOZKETA (12:00)

Bihar ezagutuko dugu egutegia

Realak bihar ezagutuko du bere neurketen egutegi ofiziala. LaLigako 2018-19 denboraldiko zozketa Las Rozaseko Futbol Hirian, Madrilen, ospatuko da 12:00etan. Espainiako Futbol Federakuntzaren Batzar Orokorraren baitan egingo da. Gainera, etorkizuneko Anoeta bisitatuko duen lehenengo taldea zein den jakingo dugu. Lehenengo hiru jaurdunaldiak etxetik kanpo jokatuko ditugu eta gure estadioan laugarren partidan estreinatuko gara (irailaren 15-16). LaLiga abuztuaren 18 eta 19an hasi eta maiatzaren 25 eta 26an bukatuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!