REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA

Bihar Kilometroaken festan

Bihar, irailak 2, Oñatik Kilometroak 2017 hartuko du, aurten Txantxiku ikastolaren alde egingo den gipuzkoar eskolen aldeko festan. Aurreko urteetan bezala, Reala Kilometroak festan izango da, oraingoan ‘Lekaixoka!’ lemapean ospatuko dena. Real Sociedad Fundazioaren eta Kilometroak Kultur Elkartea arteko lankidetza akordioaren esparruan, klub txuri-urdina, bere Fundazioaren bidez, festa handi honetan parte hartuko du. Real Sociedad Fundazioak esparru bat izango du ibilbidean, bigarren gunean kokatuko dena. Jardunaldian zehar, zaleek tailer eta baloiarekin egingo diren joko desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute (3x3, futbol tenisa,…), Real Sociedad Fundazioaren monitoreek zuzenduko dituztenak. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!