Nayef Aguerdek ondo hasi du denboraldia. Gure zaleek azaroko jokalaririk onena izendatu dute. Bihar atzelari txuri urdinak bere lehen MVP saria jasoko du gure babeslea den BM Supermerkatuen eskutik.
Ekitaldia bihar egingo da Pagolako BM Supermerkatueta (Aiete). 18etatik 19etara Aguerdek autografoak sinatuko ditu eta gertutik ezagutu nahi duten realzale guztiekin argazkiak aterako ditu.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.
