REAL SOCIEDAD-RCD MALLORCA (LARUNBATA, 14:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta RCD Mallorca-ren arteko partidako informazio erabilgarria (14:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 12etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Estreinatu FC-a 24 eta anima ezazu gure gamerra!

Keler Espazioan kokatua dagoen LG Gaming gunea doan irekiko da FC 24-aren zaleentzat, EA Sportsen joko ezagunaren azken bertsioa probatu ahal izateko. Hori gutxi balitz, LG Gaming aretoak bisita berezia izango du. Zidane10ek, e-LaLigako gure jokalariak, online txapelketa bat jokatuko du gune berean. Aukera polita agurtzeko eta zure trikimailu eta trebetasun onenak ezagutzeko. Ateak 11etatik 19etara irekiko dira.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 13:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 13:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 13:00etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.



*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!