Hemen duzu Realaren eta SL Benfica-ren arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:45):
Keler Espazioa
Gastrogune aretoak bihar 17etatik aurrera irekiko du, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune aretoa egongo da martxan.
Aldez aurretik etorri
Ordutegiaz gain, badira beste faktore batzuk gure zaleak zelaira sartzea baldintzatuko dutenak: kanpoko zaleen sarbidea eta garraioari buruzko gomendioa. Sakatu HEMEN informazio gehiagorako.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 17:45etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Autobusak probintziatik
Probintziako hainbat tokitatik gure bazkideak eta zaleak ekartzen dituzten autobusak Illumben aparkatu beharko dute.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:45etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 17:45etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.
Bizikleten aparkalekua, itxita
Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria bihar itxita egongo da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin