Hemen duzu Reale Arenan igandean Realak eta RCD Espanyol taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (18:30):
Keler Espazioa
Keler Espazioa 16:30etan irekiko da. Bere hiru entretenimendu eremuak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- martxan egongo dira 21:30ak arte. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.
Iparraldeko zelaiguneko obrak
Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu, klikatu hemen eta berrikusi zein izango den egokitu den oinezkoen zirkulazioa.
Trafiko eta oinezkoen fluxuak
Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.
Bestalde, Illunbeko lurpeko aparkalekua itxita egongo da otsailaren 4an izandako lur-jausiaren ondorioz. Luizi horren ondorioz, Amaratik Ospitaleetara igotzeko errepidetik Illunberako lotunea itxi behar izan dute (informazio gehiago HEMEN).
Trafiko-fluxua partida ondoren
Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai. Sakatu HEMEN sarrerak erosteko.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala 16:30etatik 18:30etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. 17:30etatik aurrera martxan egongo da.