REAL SOCIEDAD-REAL MADRID (ASTEARTEA, 22:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Real Madriden arteko partidako informazio erabilgarria (22:00):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 19etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan. Zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste artista baten emanaldiarekin: Sara Azurza. Gazte donostiar honen emanaldi akustikoa 20:30ean hasiko da. Aperitibo ederra ‘En Tol Sarmiento’ kontzertuaz gozatu aurretik.

‘En Tol Sarmiento’ren emanaldia

Bihar ‘Reala Zuzenean’ itzuliko da. Halako gau batek, maila handiko emanaldi bat merezi du. ETS (En Tol Sarmiento), azken hamarkadetako euskarazko musika talde garrantzitsuenetako bat, Reale Arenan izango da, Real Madriden aurkako partidaren atarian zein atsedenaldian.

Finetwork-en pegatina luminiszenteak

Gauez jokatzean, girorik onena sortzeko asmoz, Finetwork gure babesleak eserleku bakoitzean pegatina bat utziko du, eta horrek, zure mugikorreko kameraren bisorean jartzean, argi-efektua sortuko du. Bertan, erabiltzeko jarraibideak aurkituko dituzu.

Aldez aurretik etorri

Atari zirraragarriaz gozatzeko eta, gainera, sarbideetan azken orduko pilaketak saihesteko, garaiz etortzea gomendatzen dizugu.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu bereziak

Partidaren ordu berantiarra dela eta, Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak antolatu dituzte. Hemen duzu bi informazioetarako esteka: Euskotren (klik HEMEN) - Donostiabus (Klik HEMEN)

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 21etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Infantil Txartelarekin sarbidea

Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 20etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 22etara irekiko da. Tabernak 21etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 21etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.



*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!