REAL SOCIEDAD-UD ALMERÍA (ASTEARTEA, 19:30)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta UD Almeríaren arteko partidako informazio erabilgarria (19:30):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 18:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune aretoa egongo da martxan.

Aldez aurretik etorri

Atari zirraragarriaz gozatzeko eta, gainera, sarbideetan azken orduko pilaketak saihesteko, garaiz etortzea gomendatzen dizugu.

Infantil Txartelarekin sarbidea

Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 18:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 22etara irekiko da. Tabernak 18:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua ez da martxan egongo.


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!