REAL SOCIEDAD-AS MÓNACO (OSTEGUNA, 18:45)

Biharko partidarako informazioa

Realak eta Monacok Reale Arenan jokatuko dute bihar, osteguna, 18:45etik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 17:45etik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera bazkide txartelarekin

Izena eman duten bazkideak estadiora zuzenean sartu ahal izango dira bazkide txartelarekin (baita txartel digitalarekin ere) eta gertuen dagoen eserlekuan eseri beharko dute, betiere estadioko osasun-neurriak errespetatuz.

Gogoratu behar da aldez aurretik izena eman ez duten eta ‘Europa bonua’ ez duten bazkideei ez zaiela sartzen utziko. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Tabernetako zerbitzua

17:45ean zortzi barra irekiko dira beheko eraztunean eta beste zazpi goiko eraztunean. Aurreko partidei dagokienez, eskaintza handitu egin da gure tabernetan, snacks eta freskagarriekin. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean.

Reale Arenako denda

Estadioko denda ofiziala ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe. Nobedade gisa, Europa Leagueko merchandisinga eskainiko du. Sakatu HEMEN eta erosi online dendan.

Bazkidearentzako arreta (gorabeherak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo da 16:45etik aurrera, partida honen inguruan sortzen zaizun edozein gorabehera konpontzeko. Aldez aurretik izena eman ez duten bazkideek ezin izango dute partidara joan (izena emateko epea atzo itxi zen).

Bizikleten aparkalekua, soilik asteburuetan

Partida eskola egunean jokatzean, bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua ez da martxan egongo bihar Amara Berri ikastetxean dauden konpromisoengatik. Beraz, aparkalekua asteburuetan jokatuko diren partidetan bakarrik egongo da martxan.

Probintziako autobusak

UEFAren beharrak direla eta, bihar probintziako autobusek ezin izango dute Reale Arenaren ondoan aparkatu. Estadiora iristean, bazkideak autobusetik jaitsiko dira zelaiaren ondotik eta, amaitutakoan, Illunbeko aparkalekuan jasoko dituzte

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!