REAL SOCIEDAD-CA OSASUNA (IGANDEA, 18:30)

Biharkorako informazio erabilgarria

Realak eta eta CA Osasuna taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 18:30etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Keler Espazioa

12:00etatik aurrera, Reale Arenan gure zaleei zuzendutako hiru gune berriak martxan egongo dira: ostalaritza eta aisialdia, LG Gaming Room (14 urte edo gehiagokoentzat) eta etxeko txikienentzako jolas-gunea.

HEMEN duzu informazio gehiago

Elikagaiak denentzat

Real Sociedad Fundazioak eta Zaporeak elkarteak elikagai bilketa antolatu dute Greziako Lesbos kanpamentuan dauden persona errefuxiatuentzat. Elikagaia bilketa 17: 30ean hasiko da eta estadioko ate bakoitzaren ondoan jarriko diren mahaietan jasoko dituzte boluntarioek zaleek ematen dituzten elikagaiak. Partida hasi eta hamar minutura arte luzatuko da ekintza.

Ekintza honen helburua errefuxiatuek elikadura duina izatea da. Lagundu nahi duten zaleek arroza, pasta, espezieak, gailetak, txitxirioak eta arrain kontserbak bezalako elikagaiak eman ahal izango dituzte.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 17:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Osasun neurriak

COVID-19a gure artean dago oraindik. Azkenengo asteetan datuek okerrera egin dute. Horregatik inoiz baino gehiago ezarritako osasun neurriak errespetatu behar ditugu.

Horregatik, orain inoiz bano gehiago osasun neurriak betetzen jarraitu behar dugu (musukoa beti jantzita, zure eserlekuan ez kontsumitzea, osasun garbitasuna…).

Bestalde, ezin izango da atsedenaldian irten erretzera.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Reale Arenako denda eta tabernak

Reale Arenako denda zabalik egongo da 16:30etatik 18:30etara. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak) eta txarteldegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 16:30etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Txarteldegian bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, agortu ez badira. Sakatu esteka honetan ticketing plataformara sartzeko.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 17:30etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!