REAL SOCIEDAD-MANCHESTER UNITED (OSTEGUNA, 18:45)

Biharkorako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Manchester United-en arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:45etan):

Keler Espazioa

Bihar rock and roll arratsalde handia dator Reale Arenan. Euskal musika aperitibo ezin hobea izango da emozio gogorrak izango dituen partida europar baterako. Izan ere, Huntzak Reale Arenan emango duen kontzertuari, Karter Rock&Roll talde zumaiarraren emanaldia ere gehituko zaio, kasu honetan Keler Espazioan.

Informazio osoa (sakatu hemen)

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:45etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 116:45etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak ez direla geratzen.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 17:45etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria bihar itxita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!