REAL SOCIEDAD-VALENCIA CF (IGANDEA, 16:15)

Biharkorako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Valencia CF-ren arteko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (16:15etan):

Ezagutu gertutik autobus berria

Lehen taldea Reale Arenan utzi eta gero, estadioaren iparraldeko zabalgunean aparkatuta aurkituko duzu. 15:15etik partida hasi arte, hurbil zaitez gune horretara eta xehetasunez ezagutzeko aukera izango duzu.

Informazio osoa (sakatu hemen)

Keler Espazioa

Munduko Txapelketaren aurretik Reale Arenan jokatuko den azken partidarekin bat eginez, Keler Espazioak zerbitzu zabalagoa eskainiko du gure zaleek familian agur esan eta topa egin dezaten lehiaketaren geldialdiaren aurretik.

Informazio osoa (sakatu hemen)

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 15:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Txarteldegia eta Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain. Tabernak 15:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekua 15:15etatik aurrera martxan egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!