Reale Arenak oso bisita berezia izan zuen atzo arratsaldean. Urkabe, Sanseren babeslea denboraldi honetan, gure estadioan izan zen txuri-urdinek Huescaren aurka jokatu zuten partidan. Jokin Aperribay presidenteak Agustin Del Canto Agirre (jabea eta enpresaren ordezkaria) eta Guillermo Garciari (marketin zuzendaria) harrera egin zien, klubeko kontseilari eta talde huescatarraren zuzendaritzarekin batera. Partidaren atarian, urdaiazpiko egosiak dastatzeaz gain, Urkabeko bi ordezkariek Realeko kamiseta bat jaso zuten presidentearen eskutik. Azkenik, partidaren amaieran, Xabi Alonsorekin hitz egiteko aukera izan zuten biek. Arratsalde berezia Urkaberekin batera. Bertakoa delako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin