MADRID CFF - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 16:00)

Bisita Madrid CFF-ri

Vídeo

Realeko emakumezkoen taldeak San Sebastian de los Reyesen jokatuko du bihar 16:00etatik aurrera Madrid CFF-ren aurka. Taldeak sailkapenaren lidertzan egongo diren taldeekin lehiatzeko kapazitatea erakutsi du liga hasiera honetan eta helburua argia da: Matapiñoneran irabaztea.

Madrid CFF-ren lehen denboraldia da Liga Iberdrolan, baina ez da igo berri ohiko bat. Lehen Mailan esperientzia handia duten jokalariak daude taldean eta ez dute porrota ezagutu lehen hiru jardunaldietan.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Quiñones, Iraia, Ramajo, Michi, Etxezarreta, Nahikari, Beristain, N. Eizagirre, Zornoza, Manu, L. Baños, Leyre F., Chini, Soldevila, N. Miralles, B. Beltran eta Titay. Baja medikoak dira Itziar Gastearena eta Itxaso Uriarte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!