MACCABI-REAL, TELEBISTA HANDIAN

Bizi partida Keler Espazioan

Keler Espazioak ateak irekiko ditu gaur ere. 18:45etatik aurrera, talde txuri urdinak Belgradon jokatuko du. Ostalaritza gunea, Gastrogune, martxan egongo da 16:45etik 21:45era, eta sarrera doan izango da. Familian, lagunekin, zu bezalako realzaleekin... Zatoz partidaz gozatzera!

Gainera, igande honetan, Osasunaren aurka jokatuko dugun partidaren aurreko orduetan, 12 urtetik gorako 24 zalek txapelketa berezi bat izango dute ikusgai Keler Espazioaren Fan Zone-n. 

Lehen aldiz, Reale Arenak futbol-txapelketa berezi bat hartuko du: droneen txapelketa bat. Bertan, 24 parte-hartzaile arituko dira nor baino nor, hiru laguneko taldetan banatuta. Talde irabazlea izango da drona kontrako taldearen uztaitik pasatuz puntu gehien irabazten dituena. Deskubritu zer den Drone Soccer eta nola jokatzen den hemen

Fan Zonerako sarbidea doakoa izango da 24 parte-hartzaileentzat. Eman izena!

Bazkideentzako eta RS Fan-entzako prezio bereziak

Hauek dira jolas-guneaz, gaming zone propioa barne (-14 urte) eta LG Gaming Room guneaz (+14 urte), gozatu ahal izateko prezioak. LG Gaming Roomen, bideojokoen azken nobedadeak gehitzen joango dira.


*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!