Sansek galdu egin du gaur goizean Nou Estadin, Nàstic de Tarragonaren aurka (2-0). Gure filialak abendutik zeraman galdu gabe eta gaur bolada onarekin amaitu du.
Neurketako lehen 45 minutuak oso biziak izan dira, baina bi taldeek ez dute asmatu. Nastic aurreratu da markagailuan Guillermok goiz sartutako golari esker. Marrerok ezin izan du ezer egin burukada saihesteko. Gure filiala kontraerasoan saiatu da, baina Marinen eta Gorrotxategiren jaurtiketek aurkariaren defentsarekin egin dute topo. Etxeko taldeak markagailuko aldea ia handitu du atezain txuri urdinaren aurrean bakarrik geratu ostean; Guillermoren golpeak zutoinarekin egin du topo. Gorrotxategik berriro probatu du, baina Garcia arazorik gabe harrapatu du bere jaurtiketa. Lehen zatiko azken minutuetan, tarrakondarrek beste martxa bat sartu dute eta Marreroren atea mehatxatu du behin baino gehiagotan, baina ez du berriro gainditzeko zorterik izan.
Bigarren zatian, Sanse erasoan hasi da. Alboetan zuloak aurkitu ditu, baina ez du zorterik izan gola sartzeko. Etxeko taldearen eraso batean, Gonzalez de Zarate lurrera bota eta aurkariaren jaurtiketa desbideratu du. Handik gutxira, ustekabeko etorrera baten ondoren, Nasticek markagailuko aldea handitu du Oriolek hamaika metroetatik egindako golari esker. Sergio Franciscoren mutilak, amaierara arte saiatu arren ez dute lortu gola sartzea.
Gure filialaren porrota Tarragonan. Joko ona egin arren, esku hutsik itzuli dira etxera. Datorren astean Numancia hartuko dute Zubietan. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Nàstic de Tarragona: M. García, Domingo (Tirlea, min. 40), Quintanilla, Trilles, Oriol (kap.), Robert (Nil, min. 58), Moltalvo, Montes, Rey, M. Fernández eta Guillermo (M. Álvarez, min. 58).
Sanse: Marrero, Gabilondo (Zoilo, min. 79), Arambarri (kap.), G. de Zarate, Ezkurdia (Azkune, min. 69), Gómez (Garrido, min. 60), Gorrotxategi, Olasagasti, Marín, Magunazelaia (Aguirre, min, 69) eta Martín (Carbonell, min.79).
Golak: 1-0: Guillermo, min. 4; 2-0: Oriol, min. 62 (pen).
Epailea: Pérez Hernández. Etxeko Trilles, M. Álvarez eta M. Garcíari eta kanpoko Olasagasti, Marrero eta Marini atera die txartela.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin