Sansek multzoko talde gogorrenetariko bat hartuko du larunbat arratsaldean Zubietan (18:00). Burgos CF izango da Imanol Alguacilenen aurkaria. Txuri-urdinak momentu on batean iristen dira bi garaipen jarraian lortu ondoren. Aurreko asteburuan Urritxen lortutako emaitzak indarra eman die gipuzkoarrei eta beren jokoarekin jarraitzea bultzatu.
El Plantioko taldeak garaipen garrantzitsu bat eskuratu zuen UD Logroñesen aurrean (1-0), multzoko beste arerio gogorretako bat. Neurketa interesgarria beraz Jose Luis Orbegozon ikusi ahal izango dena. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da realsociedad.eus webgunean.
SD Deusto - Real Sociedad C (Larunbata, 17:30)
Real Sociedad C Etxezuri bisitatuko du etxetik kanpo garaipen berri bat lortzeko helburuarekin. Sergio Franciscorenek Federazio Kopako partaidetza amaitu ondoren, hirugarren 8 punturekin kokatuta dagoen SD Deustoren aurka jokatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin