Sansek El Toralin bisitatuko du larunbat honetan. Txuri-urinak ez dira emaitza onak lortzen ari xehetasun txikiengatik. Bigarren postuan dagoen Ponferradinaren aurka, indarberritzeko eta mahai gainean kolpe bat emateko aukera ona dute. Dinamika txarra izan arren, gure filiala oso lehiakorra izaten ari dira partida guztietan, eta gehienak gol bakar batengatik erabaki dira. Denboraldiaren hasieran emaitza horiek aldekoak ziren eta, orain, kontrakoak. Boladen eta dinamiken kontua. Dena ematera. Aupa Sanse!
BARAKALDO CF – REAL C (IGANDEA, 18:00)
BARAKALDO CF – REAL C (IGANDEA, 18:00)
Gure hirugarren taldeak Lasesarre bisitatuko du Barakaldoren aurka jokatzeko. Arenasen aurka azken jokaldian garaipenak ihes egin zien txuri-urdinei, eta itxura ona emateko eta bigarren sailkatuaren aurrean emaitza positiboa lortzeko gogoz iritsiko dira.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantil Txikia – Vasconia CD (RSTV)
12:15 Euskal Kadetea – Getxo CD (RSTV)
15:00 Emakumezkoen D taldea – SD Eibar (RSTV)
17:00 Ohorezko Kadetea – Kostkas KE ‘B’ (RSTV)
18:30 Emakumezkoen B taldea – CD Pradejon (RSTV)
Igandea:
11:00 Emakumezkoen C taldea – Basauriko Kimuak FK (RSTV)
12:00 Ohorezko Jubenila – SD Leioa (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin