ATLÉTICO DE MADRID 1-0 REAL SOCIEDAD

Bolada onaren amaiera

Vídeo

Realak 1-0 galdu du Atletico de Madriden aurka gaur arratsaldean Alcala de Henaresen. Atsedenaldia baino lehen Oterminek egindako golaren ondorioz erabaki den norgehiagokan erori dira donostiarrak, nahiz eta bigarren zatian berdinketa lortzeko abaguneak izan dituzten.

Partida berdintasun handiarekin hasi da eta bi taldeak gutxi arriskatuz. Minutuek aurrera egin ahala koltxoneroek arriskua sortu dute, eta Letek Jensenen lehen abisua jaso ostean, Rosa Oterminek aurretik jarri du bere taldea, atsedenaldira iritsi baino lehen. Txuri-urdinek estutu egin dute aldageletara joan aurretik, eta Vanegasek, Nereak botatako falta batean burukada bat sartuta, gertu izan du gola, baina bere errematea desbideratuta joan da.

Realak beste aurpegi batekin atera dira bigarren zatian, emaitzak ere behartuta. Bi aukerarik onenak norgehiagoka hasi eta gutxira iritsi dira: Amaiurrek ezkerrarekin egin du lehen jaurtiketa (gutxigatik kanpora joan da), eta Franssik gutxigatik bidali du kanpora Lorenaren errematea. Madrildarrek kontraerasoan erabaki nahi izan dute partida, baina oso aukera gutxi izan dituzte. Txuri-urdinek ez dute amore eman eta berdinketaren bila jo dute amaierara arte, baina asmatu gabe.

Lau garaipeneko bolada amaitu da gaurko estropezuarekin. Orain, nazioarteko geldialdia, eta, bi aste barru, beste hitzordu bat Zubietan, Madril CFFren aurka.

Fitxa teknikoa:

Atlético de Madrid: L. Gallardo (kap.), S. Lloris (Moraza, min. 84), Xènia, Lauren Leal, Medina, Gaby G., Bøe Risa, Ajibade, Fiamma (Tatiana P., min. 71), R. Otermín (M. Cardona, min. 84) eta Jensen (Gio, min. 61).

Real Sociedad: Lete, Emma (V. Quiles, min. 60), Apari, Vanegas, Lucía, Cahynová, Andreia, Lorena (Lezeta, min. 60), N. Eizagirre (kap.) (L. Pardo, min. 60), Amaiur (Mirari, min. 68) eta Franssi (Cecilia, min. 68).

Gola: 1-0: R. Otermín, min. 41.

Epailea: Huerta de Aza. Etxeko Gaby G., Bøe Risa zein Tatiana P. eta kanpoko Andreia, Cahynová, Cecilia eta V. Quiles zigortu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!