REAL SOCIEDAD B 1-0 CA OSASUNA B

Bolada onari eutsiz

Bigarren taldeak 1-0 irabazi dio CA Osasuna B taldeari, txuri-urdinen gol goiztiarrak garaipena emateko balio izan duen norgehiagokan.

Etxekoak hobeto sartu dira partidan, lehen minututik nagusitasuna lortuz. Hasiera horren ondorio izan da txuri-urdinen gol goiztiarra. Agirrezabalak, bere zelaian baloia lapurtu ostean, gidatu eta atzelarien bizkarrera egindako pase bikain bati esker, Isasisasmendi bakarrik utzi du arearen aurrealdean. Azken horrek ez du hutsik egin banakako jokaldian markagailua estreinatzeko. Une horretatik aurrera, neurketa berdindu da, bi areetarako iritsierekin, baina, hori bai, aukera argirik gabe. Aldageletatik igaro ostean, ez da norgehiagokaren joera aldatu, eta nahikoa izan da etxekoek hiru puntuak eskuratzeko.

Garaipen ona sailkapeneko goiko aldean mantentzeko. Datorren astean, Madrilera joango dira, igandean 16:00etatik aurrera jokatuko den Rayo Vallecanoren aurkako neurketarako.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Arrula, Uranga (Etxebeste, min. 87), Solozabal, Azpirotz, Losada, Santana, Isasisasmendi, Zunzuengi (Arruebarrena, min. 73), Aranburu (Etxeberria, min.73), Eguiguren (Losada, min. 87) eta Etxarte (Chacón, min 61).

Osasuna B: Goyeneche, Sánchez (Augusto, min. 83), Constanza, Mendaza, Capilla, Ezponda (Grandez, min. 64), Arguiñariz (Doncel, min. 64), Bertiz, Bronte (Miqueleiz, min. 83), Rodriguez (Fernandez, min. 79) eta Igoa.

Golak: 1-0, Isasisasmendi, min. 7;

Epailea: Martin Ramos. Etxeko, Azpirotz, Zunzunegi, Aranburu, Uranga, Isasisasmendi eta Etxeberria zein kanpoko Sánchez, Rodriguez eta Mendaza zigortu ditu. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!