Nesken taldeak amaiera eman dio gaur azken asteetan mantentzen zuten bolada harrigarriari bat eta huts galdu ondoren Real Betisen kirol hirian. Aukera garbi ugari izan arren, txuri-urdinek ezin izan dute berdinketa eskuratu lehen zatiko 29. Minututik 10 jokalarirekin zegoen aurkariarekin.
Partida intentsitate eta erritmo altuarekin hasi da, zelai erdian disputa ugari egon da, baina abagune garbirik gabe. Lehen ordu laurdena bete aurretik, Nahikari Garciak markagailua estreinatzetik gertu egon da jokaldi pertsonal bikain baten ondoren, lastima bere jaurtiketa etxeko atezainak gelditu izana. Aukera garbiak sortzeko arazoak izan ditu Betisek lehen zatian, baina Parrak jaurtiketa dotore batekin gainditu egin du Mariasun 38. minutuan.
Reala markagailuari buelta emateko helburuarekin irten da bigarren zatira. Txuri-urdinek beren arean gordetzea bultzatu dute talde andaluziarra eta baloiaren jaun eta jabe izan dira. Erdiraketak hegaletatik, urrutiko jaurtiketak, erremateak… posible diren modu guztietan bilatu dute gola gipuzkoarrek. Aurreko egunetako freskotasuna eta definizioa falta izan zaie gaurkoan Igor San Miguelen neskei.
Realak atzetik dituen taldeekiko abantaila mantendu egingo du jokatzeko jardunaldi bat gutxiagorekin eta Kopa postuetan jarraituko du 38 punturekin. Hurrengo asteburuan Athletic Club hartuko du Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Real Betis: Lopez, Marquez, Gonzalez, Perez (Catalan, min. 62), Guerrero, Moreno, Nana, Parra (Relea, min. 57), Blanco, Suarez (Ana Gonzalez, min. 88), Perea.
Real Sociedad: Mariasun, N. Sanchez (Cirauqui, min. 50), Soldevila, N. Mendoza, Gaste, Chini, Itxaso, Beristain (Titay, min. 63), Manu, Leyre F., Nahikari.
Gola: 1-0: Parra, min. 38.
Epailea: Txartel horia erakutsi dio kanpoko Titayri. Etxeko Moreno egotzi du bigarren horia erakutsi eta gero 29. Minutuan.
Igor San Miguel: "Beste egunetako argitasuna falta izan zaigu"
Entrenatzaile txuri-urdinak “taldeak sortu dituen aukera ugariak, berdintzeko aina” goraipatu nahi izan du, baina “azken egunetako argitasuna azken metroetan” faltan bota du. “Abantaila lortu ondoren atzean gorde den talde baten aurrean, finago egotea beharrezkoa zen”. Taldea Zubietan jokatuko den hurrengo asteko derbian pentsatzen ari da, “partida on bat gaurko zaporea ahaztu eta puntuak gehitzeko”.
 
     
                    
                 
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin