IRABAZLEA

Brasiletik Kanarietara, #TxuriUrdinakMundutik

Vídeo

#TxuriUrdinakMundutik #Realistasporelmundo azken lehiaketak badauka jada argazki irabazlea. Rio de Janeiro-n ilunabar koloretsu batean egindako eta gure Fan Wall-ean argitaratutako bere argazkiari esker, Christian Rincón donostiarra Kanariar Uharteetara joango da Realako bidaia agentzia ofiziala eta Realzale Programako marka kolaboratzailea Halcón Bidaiak-ren eskutik.

Argazki irabazlea hautatzeaz arduratu den epaimahaiak, Amaia Graña-k, Halcón Bidaiak-eko Fan Travel Dendako zuzendaria (Askatasun Hiribidea 39, Donostia) bideratua, ez du zeregin erraza izan, lehiaketak iraun duen 11 asteetan zehar zaleek ehundaka argazki bidali dituzte eta.

Orain udara hastear dagoela, eraman ezazu Realeko kamiseta noranahi eta erakutsi zure koloreak munduko edozein txokotik. Zure argazkia Fan Wall realzalean atera dadin, igo ezazu sare sozialetara hurrengo hashtag-etako bat erantsiz, #TxuriUrdinakMundutik edota #Realistasporelmundo. Email bidez bidaltzea ere izango duzu, [email protected] helbidera, izenburuan aipatutako hashtag-ak jarriz.

Eskerrik asko parte hartu duten zale guztiei eta denon artean Fan Wall txuri-urdin hoberena eraikitzen laguntzeagatik. Eskerrik asko eta gora Reala!

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!