FINAL ZORTZIRENAK

CA Osasunaren aurka Anoetan

Realak CA Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak Errege Kopako final zortzirenetan. Eguerdian Espainiako Futbol Federakuntzan eginiko zozketan txuri-urdinei gorritxoen aurka jokatzea egokitu zaie. Kanporaketa, partida bakarrera, Anoetan jokatuko da hurrengo astean.

Aurrekariak

Bi taldeak hamar alditan gurutzatu dira lehiaketa honetan eta horietatik bederatzitan Realak aurrera egin du. Azkena, pasa den denboraldian.

1943-1944. Final hamaseirenak: Osasuna 1 – Real Sociedad 3 / Real Sociedad 2 – Osasuna 1

1948-1949. Final hamaseirenak: Real Sociedad 1 – Osasuna 0

1957-1958. Final zortzirenak: Osasuna 0 – Real Sociedad 0 / Real Sociedad 1 – Osasuna 0

1964-1965. Final zortzirenak: Osasuna 2 – Real Sociedad 1 / Real Sociedad 4 – Osasuna 0

1970-1971. Final hamaseirenak: Real Sociedad 1 – Osasuna 0 / Osasuna 0 – Real Sociedad 0

1981-1982. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Real Sociedad 1 / Real Sociedad 3 – Osasuna 1

1996-1997. 3. kanporaketa: Osasuna 1 – Real Sociedad 0 / Real Sociedad 1 – Osasuna 1

2019-2020. Final zortzirenak: Real Sociedad 3 – Osasuna 1

2023-2024. Final zortzirenak: Osasuna 0 – Real Sociedad 2

2024-2025. Final laurdenak: Real Sociedad 2 – CA Osasuna 0

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!