IGOERARAKO PLAY-OFFAK

CF Fuenlabradaren aurka

Vídeo

CF Fuenlabrada izango da Sanseren lehen arerioa igoerarako play-offetan. Aitor Zulaikarenek joanekoa asteburu honetan jokatuko dute Fernando Torres zelaian eta itzulia zazpi egun beranduago Zubietan.

Ez da arerio ezezagun bat izango taldeko jokalari askorentzat, aurtengo denboraldi arte Sanseren multzoan egon baita. Mikel Iribas eta Mikel Arruabarrena gipuzkoarrek Real Madriden aurka Errege Kopan jokatu zuen taldearen barne daude. Maila gorenetan esperientzia handia duten jokalariak dituzte madrildarrek, Jordi Codina edo Cata Diaz besteak beste. Kanporaketa estua izango da dudarik gabe.

Aitor Zulaika Real Sociedad TVren kamarakin egon da kanporaketaren inguruan hitzegiteko. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!