Jon Ansotegi, gaur egun arte lehen taldeko hirugarren entrenatzailea, Sanseko lehen entrenatzailea izango da datorren denboralditik aurrera. Ansotegik Imanol Agirretxe izango du aulkian laguntzaile. Agirretxe azken asteetan Iosu Rivasekin lan hori bera egiten ari da gure filialean.
Jon Ansotegik ibilbide polita egin zuen klubean futbolari gisa, eta 227 partida jokatu zituen lehen taldeko kide izan zen hamaika denboraldietan. Horrez gain, teknikari lanetan hasi zen gure harrobiko jokalarien prestakuntzaren bigarren etaparen koordinazioan, eta, ondoren, azken zazpi denboraldietan, lehen taldeko staffean egon da.
Imanol Agirretxek hamar denboraldi eta 272 partida jokatu zituen lehen taldearekin, eta harrobi txuri-urdinean hasi zen lanean, kadete adinetik Sanseraino aurrelariekin bakarkako lana eginez. Aldi berean, Imanol lehen taldetik utzita ateratzen ziren jokalarien ardura zuen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin