Reala Zuzenean Comedyren bigarren edizio arrakastatsua ekainaren 22an, larunbata,amaituko da. Dani Mateoren bakarrizketa atzeratu egin behar izan genuen aurkezle eta umoristaren kontu pertsonal batengatik. Azkenik, umorezko zirkuitu honen azken emanaldia hilaren 22an izango da.
Sarrerak salgai
Ekitaldia arratsaldeko 20:30tan hasiko da eta Reale Arenako Harmailan Familiarrean ere izango da. Estadioko ateak 19an irekiko dira eta jatetxe-zerbitzua egongo da. Oraindik zure sarrerak lor ditzakezu (deskontuarekin bazkideentzat eta RS Fans).
Gogoratu behar da bertan behera geratu zen egunerako erositako sarrerek (mila eserleku baino gehiago) hilaren 22ko bakarrizketarako balio dutela.
