Nesken taldeak larunbatean Sevillan jokatuko du Real Betis Feminasen aurka. Txuri-urdinak lehiaketaren azkenengo txanpan sartu dira, eta irabazten jarraitu behar dute Kopako plaza ziurtatzeko. Tacuenseren aurka 8-1 irabazi ondoren, Igor San Miguelen taldeak zazpigarren garaipena jarraian lortzea nahi du goran mantendu eta Erreginaren Kopa jokatzea bermatzeko.
Real Betis Feminas hamabigarren postuan kokatzen da 22 punturekin, jaitsierako postuetatik 10 puntura. Andaluziarrak sendo ari dira bere zelaian eta ez da partida samurra izango gure neskentzat.
Deialdia honakoa da: Cristina Cornejo, Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Itziar Gastearena, Paola Soldevila, Nuria Mendoza, Nuria Sánchez, Ane Etxezarreta, Itxaso Uriarte, Leyre Fernández, Cristina Pizarro, Naiara Beristain, Maialen Zelaia, María Díaz, Manu Lareo, Nahikari García, Aintzane Encinas eta Titay Calvo. Nerea Eizaguirre baja medikua da eta Iraia Iparragirre eta Leire Baños kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik. Neurketa zuzenean eskainiko du Gol-ek.
 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin