SEIGARREN EDIZIOA

Dena prest Tximist Cup-erako

Gaur goizean aurkeztu dute Tximist Cup txapelketa, Juan Carlos Samaniego Realeko prestatzaile fisikoaren omenez. Ekainaren 17tik 19ra bitartean Zubietan eta Hondarribian jokatuko den txapelketa.

Tximist Cup, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, erreferente bihurtu da nazioarte mailan, non Realeko harrobiko emakumezkoen taldeez gain, nazioarteko mailako klubak ere izango diren, hala nola Juventus, Real Madril, Panathinaikos, Atletico Madril, Queens Park Rangers, Genk, FC Bartzelona edo Hannover 96.

Gaur goizean Donostiako Udaletxean egin den aurkezpen ekitaldian Aintzane Encinas Tximist Cupeko zuzendariak, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendariak, Martin Ibabe Donostiako kirol zinegotzi delegatuak eta Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari nagusiak hartu dute parte.

12 herrialde baino gehiagoko taldeak lehiatuko dira saria 5 kategoriatan banatuta, eta txapelketa ixteko eta familiaren omenez, triangeluar bat jokatuko da, 'Legends' kategorian, non Real Sociedad, FC Barcelona eta SD Eibar taldeek parte hartuko duten.

ONGINTZAKO ZOZKETA

Sortu berri den Tximist Fundazioak ongintzazko zozketa bat antolatu du aurtengo edizioan parte hartuko duten klub guztien eskutik. Bertan, estatuko eta nazioarteko taldeen kamiseta guztiak eskuratu ahal izango dira.

Parte hartu nahi dutenek txartelak erosiko dituzte Tximist Cup egiten den instalazioetan. Zenbaki sarituak megafoniaz jakinaraziko dira eta sare sozialetan eta www.tximistcup.com webgunean agertuko dira.

Bildutako dirua Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkartera bideratuko da.

Zubietara eta Hondarribira hurbildu! Gozatu Tximist Cup!

 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!