SARREREN KUPOA EZ DA GAINDITU

Denak Milanera

2.427 lagunek eman dute izena abenduaren 2an Milanen (21:00ean) jokatuko dugun partida zuzenean ikusteko. Hau da, gehieneko kupoa ez da gainditu eta, beraz, eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie. Arratsaldean zehar inprimakiak bete zituzten pertsonei baieztapen hori bidaliko zaie.

Sarrerak bihar 10etatik 20etara jaso beharko dira Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Reale Arenan. Bazkidearen NAN edo txartela edo RS Fan eskatuko da.

Gainerako zaleentzako sarrerak

Bazkideentzako eta RS Fan-entzako kupoan soberan geratu diren sarrerak azaroaren 30ean, osteguna, jarriko dira salgai (39 euroko prezio bakarra) Bazkideentzako Arreta Bulegoan dagoen leihatilan (10etatik 20etara).

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.



*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!