JOKIN APERRIBAIREN AGERRALDIA

"Denarekin joango gara gaizkile horien aurka"

Vídeo

Jokin Aperribay presidentea komunikabideen aurrean agertu da SL Benficaren aurkako partida amaitu ondoren, Portugalgo zenbait zaleren jarrera gaitzesteko.

"Min ematen dit gau zoragarri honetan agertzeak, baina barkamena eskatu nahi diet Realeko zaleei. Benficako zaleei material asko konfiskatu diegu, miaketak ezin konta ahala izan dira, baina ezin izan da dena konfiskatu. Bengalak jaurti dituzten gaizkileen aurka egingo du Realak. Ez dugu onartuko. Realak eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu gaizkile horiek jazartzeko", adierazi du.

"Partida batzuk aurretiazko borrokak bihurtzen ari dira. Gaur bazkide ez den gipuzkoar bat atxilotu dute. Arazo honek ez du konponbide errazik, baina ahalik eta baliabide gehienekin joango gara pertsona horien aurka. Gaizkileak dira", amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!