LEHEN EGUNA

Denboraldi berria hasi dugu

Vídeo

Reala lanera itzuli da atseden hartzeko eta pilak kargatzeko baliatu dituzten merezitako oporraldien ondoren. Txuri-urdinek aurredenboraldia gimnasioan hasi dute proba medikoak eginez. Datorren astelehenean, hilak 22, berdegunera salto egingo dute lehen aldiz eta azkenean, z7ko obraren aurrerapenak direla eta, entrenamendua ezin izango da jendearentzat ireki.

Sanchez Veraren taldeak ez du aurredenboraldia guztiz osatuta hasiko Vanegas eta Lete Olinpiar jokoen lehian ari baitira, eta beren parte-hartzearen amaieran hasiko dira entrenamenduekin. Andreia eta Jacqueline, berriz, aurrerago hasiko dira lanean, oporraldian nazioarteko konpromisoak izan dituztelako.

Aurredenboraldi honetan lehen taldeko jokalariekin batera harrobiko jokalari hauek arituko dira: Julia Arrula, Maren Lezeta eta Intza Egiguren. Azken hau aurrerago hasiko da lanean, 19 urtez azpiko Eurokopa jokatzen ari baita.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!