SANSE – BILBAO ATHLETIC (IGANDEA, 12:00)

Derbi erakargarria Zubietan

Sansek Bilbao Athletic hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinek Galen irabazi zuten azken minutuan pasa den astean eta bigarren postuan mantentzen dira. Azken lau partidetan hiru garaipeneko bolada ona (eta liderraren aurkako berdinketa), bizi duten une bikaina eta orain arte egiten ari diren denboraldi izugarria islatzen duena. Zurigorriek, bestalde, bost partida jarraian irabazi eta azkena berdindu ondoren ere oso sasoi onean helduko dira; bolada honek playoff postuetatik gertu jarri ditu, lehen itzuli gorabeheratsu baten ondoren. Derbi erakargarria aurretik Zubietan. Aupa Sanse!

ARENAS CLUB DE GETXO – REAL C (LARUNBATA, 17:00)

Gure hirugarren taldeak Gobela bisitatuko du larunbat honetan Arenas Club taldearen aurka jokatzeko (bigarren postuan kokatuta dagoena lehenengoarekin berdinduta), azken asteetako dinamika txarra geldiarazteko helburuarekin.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

12:30 Euskal Ligako Kadetea – Danok Bat Club (RSTV)

14:30 Emakumezkoen C taldea – Añorga KKE B (RSTV)

16:30 Easo – Antiguoko KE (RSTV)

Igandea:

11:00 A Jubenila – Danok Bat Club (RSTV)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!