REAL SOCIEDAD 2 – 0 ATHLETIC CLUB

Derbia etxean geratu da

Vídeo

Nesken taldeak Athletic Club garaitu du Zubietan 2-0eko emaitzarekin. Txuri-urdinek garaipen historikoa azkenengo minutuetan ziurtatu dute Itxasoren eta Nahikariren golei esker. Igor San Miguelen taldeak Erreginaren Koparako sailkapena eskura du denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean.

Norgehiagokaren lehenengo minutuak intentsitate handiarengatik nabarmendu dira. Txuri-urdinak erasora agertzen hasi dira goizeko lehenengo golaren bila. Gipuzkoarrak nagusi zirela erakusten hasi dira eta bere arean estutu dute talde zurigorria. Manuren jaurtiketa batean etxekoek gutxigatik ez dira markagailuan aurreratu. Bizkaitarrek zailtasunak izan dituzte arriskua sortzeko unean Reala sendo agertu baita defentsan. Atsedenaldira hutsean joan dira bi taldeak.

Bigarren zatian, Athletic Club pisua irabazten joan da Mariasun defendatutako atera arriskuarekin iristen. Area barruan izandako bi aukeratan markagailuan aurreratzeko gertu izan dira. Azkenengo ordu laurdenean, txuri-urdinek zurigorrien abaguneei eutsi diete eta erasoan jarraitu dute garaipena lortzeko. Amore ez emateak saria izan du eta Itxasoren burukada baten ondorioz 1-0ekoa iritsi da. Kontraeraso batean eta azkenengo minutuan Realak garaipen historikoa itxi du Nahikariren golarekin.

Hurrengo jardunaldian Oiartzunen aurka jokatuko dute Karla Lekuona zelaian. Realak garaipena bilatuko du Koparako txartela matematikoki eskuratzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, Gaste, Itxaso (L. Baños, min.90), Chini, Beristain (Etxezarreta, min.75), Manu (Cirauqui, min.64), Leyre F. (Aintzane, min.87), Nahikari.

Athletic Club: Ainhoa, Murua, Lizaso (Marta, min.89), Guimbert, Eunate, Maite, J. Flaviano, Iraia, Moraza, Nekane (Leia,min.7 (Azkona,min.87)), Lucia (Irune Murua, min.80).

Golak: 1-0: Itxaso, min.86. 2-0: Nahikari, min.93.

Epailea: Alonso Prendes. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Lizasori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!