ATHLETIC CLUB 0-1 REAL SOCIEDAD

Derbia txuri-urdina da

Vídeo

Realak huts eta bat irabazi du San Mamesen jokatu den emakumezkoen lehen derbian, horrelako partidetan beharrezkoa den sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsiz.

Neurketa oso goiz jarri da alde. Amaiurrek, buruz, lehen abisua bidali du eta, minutu batzuk geroago, gola iritsi da. Nereak jaurtitako kornerra eta Morazaren desbideratzea lehen zutoinean buruz baloia barrura bidaltzeko. Berdintasuna eta intentsitatea zelaian, baina aukerak txuri-urdinen aldetik iristen jarraitu dute. Amaiurrek, Quiñonesek urrundu duen errematearekin, eta Vanegasek, gutxigatik kanpora joan den burukada batekin, atsedenaldia iritsi baino pixka bat lehenago markagailua handitzeko zorian egon dira.

Aldageletatik igaro ostean, neurketa joan-etorri etengabean bihurtu da, batez ere minutuek aurrera egin ahala. Etxekoen aukerarik onena Azkonak izan du, Letek buruz burukoan gola saihestu eta gero. Txuri-urdinek kontraerasoan ere partida erabakita utzi ahal izan dute, Gemmaren errematearekin. Zuri-gorriek gogor estutu dute azken txanpan, Reala sendo eta eraginkor azalduz, eta gogor eutsi diote hiru puntuek ihes egin ez zezaten.

Derbia txuri-urdina da. Bitik bi eta sailkapeneko lehen postuetan. Hasiera ezin hobea. Orain, geldialdia selekzioen ondorioz eta bi aste barru Sevilla FC jasoko dugu Zubietan. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Quiñones, Garazi (Eunate, min. 87), Moraza (kap.), Naroa, Valdezate, Nekane (Peke, min. 66), Oguiza (M. Unzue, min. 66), Azkona, L. García, Itxaso eta Arana (Y. Corres, min. 46).

Real Sociedad: Lete, Emma, Maddi, Vanegas, Izarne, I. Arnaiz (Pleuler, min. 60), Gemma, Amaiur, N. Eizagirre (kap.), Cecilia (Mirari, min. 46) eta Franssi.

Gola: 0-1: Moraza (b.a.), min. 13

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die kanpoko I. Arnaiz, Amaiur eta Maddiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!