Taldeak denboraldiko partida ikusgarrienarekin estreinatuko da 2021ean. Asteazken honetan 11:30etan Athletic Cluben aurka neurtuko dira txuri-urdinak Zubietan. Urtea hiru puntuekin itxi ez arren, euskal derbiari aurre egiteko eta garaipena lortzeko indartsu daude. Gipuzkoarrek badakite partida hau irabazi behar dutela, Europako postuak alde batera ez uzteko.
Angel Villacamparen taldeak, aldiz, inoizko emaitzarik txarrenak izan ditu, zazpi jardunaldi jarraian garaipenaren berri izan gabe. Bederatzi puntuko aldearekin Realarekiko, hamargarren postuan daude sailkapenean. Hala ere, partida hauek ez dira sailkapenaren arabera neurtzen; derbian ez dago faboritorik. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin