IGANDEA, 21:00ETAN

Derbirako informazio erabilgarria

Realak eta eta Athletic Club taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, igandea, 21:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Klikatu HEMEN eta jaitsi zure Realzale App-a.

Gaueko partida (infantil txartela)

Partida 21:00etan jokatuko da, eta, beraz, gaueko partidutzat joko da, eta pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantila kategoriako txartelarekin. Halaber, ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Mosaikoa eta Gorka Urbizuren emanaldia

Ez galdu partidaren atarikoa. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuren emanaldia 20:30ak aldera hasiko da eta atsedenaldian errepikatuko da. Gainera, mosaiko batez gozatuko dugu ereserkia entzuten denean, oraingoan BM Supermerkatuek babestuta. Aldez aurretik etortzea eskatzen dizugu une hauetaz gozatzeko.

Snacks eta freskagarriak tabernetako zerbitzuan

20:00etan, 12 barra irekiko dira beheko eraztunean, eta beste 14 barra goiko eraztunean. Gogoratu behar da ostalaritzara eta jatetxeetara bideratutako eremuetan bakarrik kontsumitu ahal izango dela, eta eserlekuan ezin izango dela kontsumitu, dekretu berriak ezartzen duen bezala.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda zabalik egongo da 19:00etatik 21:00etara. Gogorarazi nahi dizugu asteburu honetan Errealitate Areagotua duen espazio bat estreinatuko dugula dendan. Jaitsi Realzale App-a eta hurbildu Kopa ikustera. HEMEN duzu informazio gehiago.

 Bazkideentzako arreta (gorabehereak)

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 19:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Sarrerak agortuta

Atzo 'Sarrerak agortuta' kartela jarri zen eta, beraz, ez dago sarrerarik ez tribunarako ez Hospitality gunerako. Reale Arenako leihatila, Bazkideen Arretarako bulegoaren ondoan dagoena, igandean irekiko da 19: 00etatik aurrera, gorabeherak kudeatzeko eta hainbat konpromisotako sarrerak jasotzeko soilik.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 20:00etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu erdira itxiko da. Parkinga, IBK Bike enpresak babestua, Reale Arenan asteburuetan jokatzen diren partidatan bakarrik dago martxan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!