Realeko emakumezkoen taldeak Athletic hartuko du igandean goizeko 12:00etan. Sei garaipen jarraian lortu ondoren eta Sevillako porrotaren ostean, garaipena behar dute Zubietan Erregina Kopako postuetan sendotzeko, denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta direnean. Derbi batean edozer gerta daiteke, baina Igor San Miguelen taldeak etxean jokatzen dutela aprobetxatu behar du eta hiru puntuak eskuratu Koparako bidea ziurtatzeko.
Athletic Club bostgarren postuan sailkatuta dago 46 punturekin. Talde bizkaitarra arerio arriskutsua da gol kopuru asko sartu eta gol gutxi eskuratzen dituelako. Nahiz eta bi porrot jasan azken jardunaldietan, txuri-urdinek bere maila hoberena erakutsi beharko dute talde zurigorria menderatzeko. Partida zuzenean eskainiko du Gol T-k
Deialdia ondoren jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun, Iraia, Ramajo, Gaste, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Itxaso, Etxezarreta, Chini, Cirauqui, Beristain, M. Zelaia, Leyre F., Aintzane, Manu eta Nahikari. Nerea Eizagirre baja da selekzioarekin egoteagatik eta besteak erabaki teknikoagatik.
Partida ikustera gerturatuko diren jarraitzaileei gogoratzen diegu neurketa hau ikusteko sarrera ordaindu behar dela (10 euro). Realeko abonatuek, berriz, ez dute sarrerarik ordaindu behar.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin