Igande honetan, Osasunaren aurka jokatuko dugun partidaren aurreko orduetan, 12 urtetik gorako 24 zalek txapelketa berezi bat izango dute ikusgai Keler Espazioaren Fan Zone-n.
Lehen aldiz, Reale Arenak futbol-txapelketa berezi bat hartuko du: droneen txapelketa bat. Bertan, 24 parte-hartzaile arituko dira nor baino nor, hiru laguneko taldetan banatuta. Talde irabazlea izango da drona kontrako taldearen uztaitik pasatuz puntu gehien irabazten dituena. Deskubritu zer den Drone Soccer eta nola jokatzen den hemen.
Fan Zonerako sarbidea doakoa izango da 24 parte-hartzaileentzat. Eman izena!
Bazkideentzako eta RS Fan-entzako prezio bereziak
Hauek dira jolas-guneaz, gaming zone propioa barne (-14 urte) eta LG Gaming Room guneaz (+14 urte), gozatu ahal izateko prezioak. LG Gaming Roomen, bideojokoen azken nobedadeak gehitzen joango dira.
*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin