Belar hockeyko gure taldeak Club Egararen aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Gaur eguerdian egindako zozketak kataluniarrekin parekatu ditu txuri-urdinak. Partida ostiralean jokatuko da Bartzelonako RC Poloko instalazioetan, txapelketaren egoitzan. Irabaziz gero, gipuzkoarrak Junior FC eta RC Polo taldeen arteko kanporaketako irabazlearekin gurutzatuko lirateke finalerdietan.
Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak:
Egara Kluba – Real Sociedad
Junior FC – RC Polo
Club de Campo – CH Sardinero
UD Taburiente – SPV Complutense
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin