Belar hockeyko gure taldeak bat eta bi garaitu du du CD Terrassa Hockey taldeari eginiko bisitan. Lortutako garaipenarekin txuri urdinak sailkapeneko lehenengo postuetara hurbiltzen dira. Realeko jokalariak jabe izan dira lehenengo bi laurdenetan eta aurkariaren areara arriskuarekin hurbildu dira behin eta berriz. Talde donostiarrak atsedenaldira aurretik joatea lortu du, Sara Puglisik bihurtu duen penalti korner bati esker.
Txuri-urdinen domeinua bigarren zatian mantendu da eta gol gehiago sartzeko abaguneak izan dituzte, baina ez dituzte bihurtu. Etxekoek berdinketa lortu dute zortzi minutu falta zirenean amaierarako, Lola Delfinak sartu duen golari esker. Talde donostiarrak ez du amore eman eta egindako lanak saria izan du. Amaierara iristeko bi minutu geratzen zirenean garaipenaren gola lortu du Federica Cartak. Datorren astean Club de Campo Villa de Madrid hartuko du Realak Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin